Oria ibaiaren meandroa

Oria ibaiaren meandroa
Aztertutako zatia

martes, 27 de mayo de 2014

Oria-Gizakiaren eragina

Oria ibaian egiten ari garen azterketa honetan gizakiaren eragina ere aztertu dugu, izan ere, denok dakigu ibaiak aldaketa ugari jasan dituela gizakion erosotasunerako. Baina gizakiaren eragina aztertzeko, ez da nahikoa ibaiaren ingurunearen eraldaketa aztertzea, bertako kultur ondarea eta bertara isuritako hondakinen kantitatea jakitea oso garrantzitsua baita. Beraz jarraian puntu hauen ondorioak adieraziko ditugu.

Lehenik eta behin, ingurunearen eraldaketa aztertuko dugu, aspaldi ingurune natural bat izan zen arren, gaur egun eremu eraldatu bat delako. Beraz argi dago gaur egun ez dela nekazaritzan eta abeltzaintzan jarduten den eremu bat, gaur egun hirigune bat da, garraio azpiegiturez inguratua eta jende askorentzat aisialdi leku dena.

Horrez gain, bertan kultur ondare ugari mantentzen dira oraindik ere, beraien erabilpena aldatua izan den arren. Gainera, eraikuntza hauen egungo egoera bikaina da, ibaiarekin batera ingurugiro lasai eta baketsu bat osatzen dutelarik. Beraz, esan daiteke, leku garrantzitsu bat dela Igartza izenarekin ezagutzen dugun hau.

Hau guztia oso interesgarria izan arren, gure kezka nagusia bertan ibaira isurtzen diren hondakinen kantitatea ezagutzea da. Horretarako ibaira joan gara, eta bertan ikusitako hondakinekin ondorio interesgarri ugari lortu ditugu. Izan ere, konturatu gara ibaia nahiko garbi dagoela aurkitutako zenbait kristal eta plastikozko ontziez gain, ez dagoelako zaborrik. Jada jendeak ez ditu pilak, pneumatikoak, altzariak, elektrotresnak….  ibaira botatzen eta hemendik aurrera esfortzu txiki batekin jendeak ez baditu ontziak botatzen, leku gutxitan topatuko duzue Oria ibaia Beasainen bezain garbi.

Azkenik, ibaiaren kanalizazio ere aipatu behar dugu, ibaiaren gaur egungo ibilbidea gizakiak erabakitakoa baita, ez da jatorrizkoa.

Beraz, datu guzti hauen kontuan hartuta, argi geratu da gure ibaiaren kontserbazio egoera ona dela, eta horrela jarraituz gero, aurrera pausoak emanez, ibaiaren kontserbazio egoera bikaina izatera iritsiko dela, urtetik urtera hobetzen joan baita.

lunes, 26 de mayo de 2014

Oria-Uraren analisia

Ibaialde proiektuak utzitako materialari esker hainbat parametro fisiko-kimiko neurtzeko gai izan ginen maiatzaren 8an egindako irteeran. Hona hemen lortutako zenbait datu:

Parametroak
Balioa
Fosfatoak
0-1 ppm
Tenperatura
16 ºC
Oxigeno disolbatua
0-4 mg/l
pH
6,68
Uhertasuna
4 jtu
Amoniakoa
0 ppt

Datu hauekin ondorengo balorazioa egin genuen:
  • Fosfatoak:                  EGOKIA
  • Tenperatura:               EGOKIA
  • Oxigeno disolbatua:    GUTXIEGI
  • pH:                             EGOKIA
  • Uhertasuna:                 EGOKIA
  • Amoniakoa:                 EGOKIA
Bestalde, beste zenbait gauza ere kontuan hartu genituen (aparrak, olioak, usain txarra, kolore txarra, eutrofizazioa eta hildako arrainak), baina horrelakorik ikusi ez genuenez, ez dago haiek zertan aipatu.

Datu guztiak kontuan hartuz, ondorioztatu genuen uraren egoera fisiko-kimikoa ona dela, eta urtez urte hobetzen doala.

domingo, 25 de mayo de 2014

Oria-Biodibertsitatea

Egindako programa zientifikoan, biodibertsitatea ere ikertu genuen. Eta landareekin hasi ginen.

Landareei dagokionez, Oria ibaiaren ezkerreko ibaiertzan, erribera basoa eta sasiak eta sastrakak ikusi genituen. Eta eskuineko ibaiertzan, aldiz, platanoak eta sasiak eta sastrakak ere. Zenbait espezie inbaditzaile daude, Akacia faltxua, Robinia pseudoacacia eta Buddeja, esaterako. Hauetaz aparte, espezie nagusiak ikertu genituen eta batzuen altuera eta lodiera neurtu genuen. Hemen daude lortutako emaitzak:


 Altuera
 Lodiera
 Makal beltza
 3,5 m
20 cm 
 Sahatsa
zehaztu gabe 
 zehaztu gabe
 Lizarra
8 m
20 cm 
 Platanoa
30 m
1,7 cm 
 Haltza
6,75 m 
30 cm
Haritza 
3 m 
20 cm 
Hurritza
4,5 m 
30 cm 

Hauetaz aparte, iratze gutxi batzuk ere ikusi genituen.

Faunari dagokionez, ondoko hauek ikusi genituen.
Arrainetan barboa bakarrik. Anfibiorik ez. Narraztietan, sugandila. Eta hegaztietan buztanikara, zozoa, ur-zozoa eta basahatea. Esan dezakegu hegaztiak direla nabarmenenak ibai honetan.
Ornogabeen artean hauek ikusi genituen; inurria, plekopteroaren larba, izaina... Larbek uraren kalitatea adirazten dute eta guk batzuk ikusi ahal izan genituen.
Espezie kanpotar eta inbaditzaile batzuk ere nabarmentzen dira.

Hau guztia ikertu ondoren, balorazio bat egin genuen. 
Hasteko, esan behar da landaredia dominantea bertakoa eta baita ere kanpokoa dela arrazoi batengatik; ezkerrean bertakoa delako nagusi eta eskubian, kanpokoa.
Erribera basoa badago. Landaredia dibertsitatea handia da, 7-9 espezie baitaude, eta fauna dibertsitatea ere handia da, 5-6 filo aurkitu baititugu.
Eta bukatzeko, landare eta animalia inbaditzaile gutxi daude.
Guzti honekin atera dugun ondorioa da gunearen egoera biologikoa egokia dela.












viernes, 23 de mayo de 2014

Oria Ibaia

Oria ibaia Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik (75 kilometro luze), bai emariagatik (Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, hainbat ibai txikiagok bertara isurtzen baituzte urak). 54 udalerri hartzen ditu barne, guztira 158.000 biztanle ingururekin 2008ko datuen arabera.
Ibai guztiak bezala, hau ere hiru zatitan bana daiteke: iturburua, erdi-ibulgua eta ahoa:

  • Iturburua: Aizkorri mendia.
  • Ibilgua: 54 udalerri.
  • Ahoa: Orio, Bizkaiko Golkoa.
Guk erdi-ibilgua aztertu dugu, Beasaingo Igartza auzoko meandroa, haiz zuzen ere.

Latitudea: 43º 2' 55'' I
Longitudea: 2º 11' 49'' M

Gunea oinez iristeko erraza da eta garbi mantentzen dugu. Eskubiko aldean landaredi naturala mantentzen da, eta gune harritsua da. Hala ere, leku artifiziala da, kanalizatuta baitago eta inguruan etxeak eta errepideak baitaude.
Ibaia 173 metroko altueran aztertu genuen, eta haren sakonera  0,5 metro baino gutxiagokoa da eta 2 eta 5 metro artean zabaltzen da ibaiaren emaria handitzean. Zabalera, berriz, 5-10 metro bitartekoa da eta korrontearen abiadura 0,3 m/s-koa da bataz-beste. Bestalde, ibai-hondoa arroka solidoz, errekarriz, buztin-limo apur batez eta landaretzaz osatuta dago.


Ibaien ezaugarriak

Ibaia ubide naturala da, normalean euritik edo elurraren urtzetik datorrena goiko lurretatik behekoetara, eta itsaso, aintzira edo beste ibai batera isurtzen dena. Batzuetan ordea, ibaiak lurrean barneratzen dira edo guztiz lehortzen dira, beste nonbaiten isuri baino lehenago. Ibaiak uraren zikloko atal garrantzitsu bat dira.
Ibaiaren jatorria iturburuetan aurkitzen da, ibilgua osatzen du eta normalean ibai-ahoan amaitzen. Ibai bakoitzak arro hidrografikoak biltzen ditu urak.
Ibaietako ekosistemetan bi unitate ekologiko nagusi daude: bat ibaia beraren ibilguan sortzen dena eta bestea ibaiertzetako ingurunean sortzen dena.
Ibaiaren uretan izaki bizidun asko bizi dira. Algek eta ornogabeek bentos izenekoa osatzen dute eta horiei esker bizi dira bertako arrainak, hegaztiak eta ugaztunak. Ornogabe bentikoek kate-trofikoaren oinarria dira eta gaineko espezieen elikagaia, gainera, uraren kalitatearen adierazle biologikoak ditugu. Algak moluskuak, krustazeoak eta intsektuen larbak ibai baten osasunaren adierazgarriak dira eta, horrela, ibaiaren zati bateko ornogabeen azterketa zehatz baten bidez ebaluatu dezakegu kutsadura maila.
Horrez gain, ondo zaindutako ibaien ertzetan landaredia abertsa da eta bere erritmo propioan garatzen da, eta landaredia aberastasuna ere uraren kalitatearen adierazle da, eta honekin batera fauna ere oso aberatsa da.
Baina fauna eta landaredia aberastasun hau tamalez ez da leku guztietan ikusten, uraren kutsadura dela eta. Hau, uraren berezko ezaugarrien eraldaketa da, tenperatura, gai kimikoek, gai biologikoek eta solido esekiek sortua. Eraldaketa hau naturalki edo artifizialka gerta daiteke, eta eraldaketa artifizial kaltegarri honen sortzaile nagusia gizakiok gara. Momentura arte (2014ko maiatzeran 23a, 11:24), 702.689 pertsona hil dira aurten uraren kutsadurarekin erlazionatutako gaixotasunen ondorioz.

IBAIALDE Sarrera

Ibaialde, Aztertu Programaren barruan dagoen Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, gure inguruaren jasangarritasunean lagunduko duen zaintza-sarea dena. Honen bidez, eta ehunka ikastetxe, familia eta elkarteei esker gure ibaien ingurumen-egoera, eta beraiei lotutako ekosistemen aberastasuna ikertzen da.

Bi modalidade bereizten dira Ibaialderen barruan: oinarrizkoa eta zientifikoa. Beasain Institutuan (BIP) zientifikoa garatu genuen, Ibaialde proiektuak bidalitako hainbat material erabiliz eta haien pautak jarraituz.

Hau Oria ibaiko Beasaingo meandro batean egin genuen, Igartza Jauregiaren parean, hain zuzen ere. Maiatzaren 8an Biologia eta Laborategi Teknikako hainbat ikasle eta irakasle joan ginen bertara, eta hainbat alderdi desberdin aztertu genituen: parametro fisiko-kimikoak, biodibertsitatea eta gizakiaren eragina ibaian (lortutako datuak beste publikazio batzuetan jakitera emango ditugu).